Alemaniako Natura Argazkilarien Elkarteak (GDT alemanezko sigletan) sustatzen duen lehiaketan saritutako irudiak jarriko dira ikusgai Atarian. Europako lehiaketa garrantzitsuenetako bat da hori, eta emaitza, planeta osoko fauna eta landaretzaren argazki-erakusketa ikusgarrienetako bat. Erakusketaren helburua da Europa osoan naturaren argazkilaritzak duen maila bikaina agerraraztea, profesionalen zein amateurrean artean. Era berean, naturaren ezagutza eta hura babesteko moduak sustatu nahi ditu.
Aurtengo irabazle absolutua Eduardo Blanco Mendizábal argazkilari espainiarra izan da, "Mamua" irudiari esker: katamotz iberiar baten argazkia da, Andújarreko mendilerroan hartutakoa.
Blancoz gain, Espainiako beste zazpi argazkilari izan ziren finalista, hamaika herrialdetako hogeita bat sarituen artetik.