Mikel Urdangarin: "Izurdeen lekua"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 26
  • Mikel Urdangarin: "Izurdeen lekua"

Izurdeen lekua. Eskaintza lan hutsa. Musika sendabide gisa. Besteak beste, orain bi urte zendutako ama omendu nahi duen kantu sortarekin dator zornotzarra, doluaren baitatik jaiotzen dena eta etengabe argitasunerantz begiratu nahi duena. Abagune honetan, bi zatitan banatzen den ikuskizunarekin azaltzen zaigu Urdangarin. Lehenengoan, ohiko taldekideen laguntzaz lan berria hasi eta bukatu aurkeztuko digu.11 kantuz osatutako produzioa. 11 ebokazio. 11 paisaia ezberdin baina unitate bakarra bilatzen duena, taldearekin zuzenekoetan erakusten duen bertsatilidadea islatuko duena. Lehenengo piezarekin hasi eta hamaikagarrenarekin bukatzen den lan oso bat, alegia. Honekin batera, okasiorako bereziki sortutako ekoizpen bisuala eramango du ikuskizun berriak, diskoa den soinu bandaren bidaide eta, aldi berean, oholtzan gertatuko denarekin fusionatuko dena.

Bigarren zatirako, eta era libreago batean, zornotzarrak bere ibilbide luzetik aukeratutako pieza esanguratsuenak kantatuko ditu, gutako askoren soinu banda bilakatu den kantu zerrenda kuttuna. Ospakizuna xede bakar izango duena

Izurdeen lekua. 2020ko maiatzan kantauri itsasoko kostatan agertu ziren izurdeak ohiko zuten eran, berea zuten etxean. Jendearen begietara bisita hura aparteko gertakaria izan zen baina izurdeak, orain milaka urte bezala, eurenean zebiltzan. Askatasunaren sinbolo bihurtu ziren piztiak garai hertsiotan. Berean ere ari da Urdangarin, eta bere senari jarraituz agertuko zaigu euskaldunako oholtzara, maiatzeko izurdeen antzera.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana