Aitzina Folk 2020: Korrontzi & Xabier Amuriza

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Abenduak 30
  • Aitzina Folk 2020: Korrontzi & Xabier Amuriza

Aitzina Folk 2020 jaialdiaren barruan.

KORRONTZI & Xabier Amuriza: Koplariak (Disko berriaren aurkezpena).

Korrontzik 2020. urte honetan Koplariak izeneko disko berria aurkezten digu. Taldearen hamargarren disko hau Korrontzi eta Xabier Amurizaren (bertsolari, idazle eta ikertzaile) arteko kolaborazioaren fruitua da. Korrontzi, bere ibilbideko hamasei urteetan zehar, mundu zabalean tradizio oso baten erakusleiho bilakatu da, euskara, euskal dantza eta musika, hainbat herrialdetako "World Music" jaialdi garrantzitsuenetan ezagutzera emanez.

Lan honekin erraietara bueltatzen dira, bertan euskal koplagintzari musika herrikoiaren barnean daukan garrantzia eman diote.

Interpreteak: Korrontzi, Xabier Amuriza


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana