Ines Osinaga

Laudio 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • Ines Osinaga

Arrastiak Faktorian zikloaren emanaldi berri bat programatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Oraingo honetan Ines Osinaga (Gose) arrasatearra arituko da gurean, "Alutik" bakarkako lanarekin. Lan honekin egingo duen azken aurreko emanaldia izango da Faktorian eskainiko duena. Emanaldia ohi bezala 20:00etan hasiko da, Faktorian (errotari kalea 4-8, Laudio).

Ohi bezala, afaltzeko tokiko elikagai eta edariak eskainiko dira (ardo, zuku eta garagardo artisauak). 

Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa izango da Faktoriako bazkide ez direnentzat, eta bazkideentzat aldiz, 3 eurokoa. Haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, eta nola ez, ongi etorriak dira.

aiaraldea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana