"Vögel"

Bilbao 2020(e)ko Urtarrilak 15
  • "Vögel"

Duela urte bi Arriagako publikoak Wajdi Mouawad autore libanoarraren «Incendios» antzezlanaz gozatu zuen. Orain Alemaniatik datorkigu antzerkigile bikanaren «Vögel» lana, jatorrizko bertsioan alemanez, hebreeraz eta arabieraz, euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin. Aldi berean thrilerra eta maitagarrien ipuin modernoa dugu. Antzinako tragedia baten boterearekin, Mouawadek indarkeria, bakarkako patuak eta familiako gatazkek osatutako istorioa eraiki du, Ekialde Eratineko gatazkaren testuinguruan kokaturik.

Eitan, Berlingo gazte biogenetista, Wahida izeneko neskarekin maitemintzen da, Nueva Yorkeko unibertsitate bateko liburutegiko irakurgelan dagoela. Eitanek neska berria etxekoei aurkezteak, guraso zein aitonari, Shoahtik bizirik atera zenetako bat, (hebrearrek holokaustoari horrela zeritzoten) liskar handia ekarriko du. Wahida arabiarra denez gero, Eitanen aitak ez du onartzen. Honenbestez, Eitanek Wahidarekin Israelera bidaiatzea erabakiko du, bere familiaren sustraien bila. Bertan egonda Wahida ohartuko da bere nostasun arabiarra luzaroan ukatu izan duela. Aldi berean, honen amonak Eitani familiako ezkutuko sekretua kontatuko dio.

Jatorrizko bertsioa alemanieraz, hebreeraz eta arabieraz. Azpitituluak euskara eta gaztelaniaz.

Egilea: Wajdi Mouawad
Zuzendaria: Burkhard C. Kosminski
Antzezleak: Amina Merai, Martin Bruchmann, Itay Tiran, Silke Bodenbender…
Eszenografia: Florian Etti
Jantziak: Ute Lindenberg
Musika: Hans Platzgumer
Argiteria: Felix Dreyer
Dramaturgia: Ingoh Brux

Jatorrizko bertsioa alemanieraz, hebreeraz eta arabieraz. Azpitituluak euskara eta gaztelaniaz


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana