Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

Berriz 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. 

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!

 

 

berriz.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaKatxiporreta
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • Ordutegia17:00
  • LekuaOlakueta frontoian
    Berriz
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana