"Itsas lapurrak"

Bilbao 2020(e)ko Apirilak 11
  • "Itsas lapurrak"

Lana ikusle guztientzat zuzendutako iraganeko Itsasertzeetako bizitzaren kontakizun bat da. Euskal dantza, garaikidea eta antzezpenaren erabilera egoki baten bidez ezbeharrez, gaztazkaz eta ospakizunez betetako bidai zirraragarri bat. 

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila bait zen hiru jarduera horiek bereiztea… 

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko. 

Haatikek dantzaren bidez garai hartako kontakizun bat irudikatuz, itsasertzeetako herrietan ematen ziren bizipenak, kulturen arteko elkarbizitza eta baita zituzten sineskerietan murgilduko gaitu.

Lana 2015. urtean estreinatu zen.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide
  • Aholkularitza artistikoa: Olatz Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia
  • Argiztapena: Anartz Beobide
  • Komunikazio eta irudia: Iurre Aranburu
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Itziar Dohyarzabal, Anne Jauregi, Amaiur Luluaga, Iker Sanz, Irati Sorondo Nerea Ezenarro eta Jon Arsuaga

Mila esker…
Mikel Errazkin, David Zapirain, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Akenefilms, Dantzagunea eta zuen indarrari esker aurrera egiten laguntzen diguzuen guztiori.

Ikuskizunaren fitxa, Kulturkliken.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaHaatik Dantza Konpainia
  • Data 2020(e)ko Apirilak 11
  • Ordutegia21:00
  • LekuaArriaga plaza
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana