"Zona (No) Confort"

Bilbao 2020(e)ko Otsailak 18
  • "Zona (No) Confort"

Krego-Martin Danzak, María Martín eta Judit Ruizen proiektu komunak, proposamen interesgarri bat eskaintzen digu. Zona no confort izeneko piezak zaurgarri eta arriskuan sentitzen direnean gizakiek bizi duten ezinegon-egoeran eta deserosotasun-sentsazioan sakontzen du.

Kalearen erdian barruko arropetan zaudela amesten duzunean, disimulatzen saiatu eta urdailean kalanbre txiki bat baino ez duzula sinestarazi nahian… egun arrunt eta normal bat izan nahi duzu, baina zure arnasa larria da, zure begirada finko dago, zure lepoa zurrun… erraz eraso egingo dizutela sentitzen duzu, eta leku deseroso horretan erortzen zara ezinbestean. Nola moldatzen zara egoera horretan zure gorputzeko sentsazioez kontzienteago zaren heinean? Zer egiten duzu: sentsazio horiekin bat egin, deserosotasun hori kanpora atera, aurre egin, ihes egin, blokeatu…?

  • Ideia orijinala: Maria Martin
  • Zuzendaritza, sorkuntza eta antzezpena: Judit Ruiz eta María Martín
  • Kanpo-begia: Izaskun Santamaría
  • Musika: Niko Hafkenscheid eta Marc Cano
  • Diseinua eta argiztatze-teknikaria: Marc Cano
  • Jantziak, produkzioa eta banaketa: Krego-Martin Danza
  • Kolaboratzaileak: Santurtziko Aikoa Dantza Estudioa eta Ripollesdansa Jaialdia
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako pieza, dantzaren sustapenerako


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana