Pasión Vega: Todo lo que tengo

Bilbao 2020(e)ko Otsailak 22
  • Pasión Vega: Todo lo que tengo

Pasión Vega izenez ezaguna den Ana María Alías Vega Arriaga Antzokira itzuliko da. Malagako artista handia (Madrilen jaio zen arren) Bilboko agertokira igoko da, Todo lo que tengo bere azken laneko abestiak kantatzeko. Album horretan, artista Amerika Latinoaren sakontasunean murgiltzen da, bertako sustraietan eta egungo musikanGustavo Guerrero musikari gazte venezuelarrarekin batera. “El Desierto CasaEstudio” ekoiztetxean (Mexiko) grabatu den proiektua da, eta milaka kolore, jatorrizko tinbre eta paregabeko garbitasuna eta sentsibilitatea erakusten ditu.

Pasión Vegari buruz berba egitea, Urrezko Diskoak, Platinozko Disko bat, Amigo Sari bat eta Musikaren hainbat Sari lortu dituen ibilbide luzeko artista bati buruz berba egitea da. Horrez gain, beste zenbait aintzatespen ere lortu ditu, Andaluziako Urrezko Domina, besteak beste. 

 Orain, Pasión Vegak bere omenaldia eskaini gura izan die Latinoamerikako musikari eta folkloreari, jatorrizko errepertorio berriaren bitartez. Berak honela azaltzen du: “Lan honetan nire sustraiak eta nire asmoak islatzen dira; Latinoamerikan pentsatzen dudanean, elkartzen gaituen enborrean pentsatzen dut, ordezkatzen gaituzten eta gertuko sentitzen ditugun soinu horietan pentsatzen dut, pixkanaka, musikaren moden edo korronteen ondorioz urtzen edo sakabanatzen doazen arren. Lan honetan, modu teorikoan ezagutzen ez nituen arren, emozioen aldetik nireak ziren erritmoak eta estiloak besarkatzen ditut”.

Erritmo horien artean Danzonete, Son, Bachata, Chacarera, Bambuco Viejo, Sangueo, Rumba Jarocha, Ranchera, Bolero, Bossa, Zamba, Tango… izenekoak eta folklore herrikoiko eta sakoneko beste estilo batzuk daude. Itsasontzietan sortu ziren eta, lehen aldiz interprete espainiar batek landu ditu, Petenera Mexicana eta Malagueña Venezolana, besteak beste. Pasión Vega Bilboko ikus-entzuleak liluratuko ditu Atlantikoko alde bateko eta besteko konposatzaileek idatzi dituzten eta Hego Amerikako musiken edertasuna eta kulturaren aberastasuna jasotzen duten abesti berrien bitartez.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana