Sergio Dalma

Bilbao 2020(e)ko Otsailak 23
  • Sergio Dalma

Sergio Dalmak bere ibilbidearen hiru hamarkada ospatuko ditu “30… y tanto” egitasmoarekin. Disko eta bira formatua duen egitasmoaren bitartez, bere lan arrakastatsuen ikuspegi berriarekin ospatzen du bere ibilbidea, jarraitzaileei musika berria aurkezteko aukera baztertu barik. Iragana, orainaldia eta etorkizuna elkartzen dira gaztelaniazko musika panoramako ahots pertsonal eta ezaguterrazenetako baten egitasmoan.

 1989an aurkeztu zen Dalma munduaren aurrean, Platinozko Disko ziurtagiria lortu zuen Esa chica es mía albumarekin. Estreinaldi hura izan zen orkestra eta abesbatzetako abeslari edo publizitateko jingles izenekoen interprete gisa hasi zen mutilak jaso zuen lehenengo fruitua, sektorean izugarrizko ospea lortuz. Horrek musikari eta ekoizle handien atea ireki zion. Ordutik, 4 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere ibilbidean.

 Azken garaietako musika panoramak eman duen ahots pertsonalenetako eta ezagunenetako baten jabea da. 2019an hiru hamarkada bete dira Dalmak bere ibilbidea hasi zuenetik. Arrakasta ikonikoz eta disko ahaztezinez betetako 30 urte. Orain, bere klasiko nagusien bertsio berriak aurkezten ditu, Dalmak berak aukeratuak, lan arrakastatsu handiei, Bailar pegados edo Solo para ti lanei, besteak beste, ukitu berria emanez. Eta soinu harrigarriarekin egiten du, berarengan ohikoa ez den oinarri instrumentalari esker, baina Dalma estiloa alde batera utzi barik, betiere Italiako kantu handien unibertsoa erreferentzia gisa hartuta. Orain, beste pauso bat emango du, bere ibilbidean beste etapa bati ekinez, eta Arriagan izango du geltokia otsailaren 23an.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana