Soinu-sorkuntzako eta inprobisaziozko topaketak

Bilbao 2020(e)ko urtarrilaren 17(e)tik 2020(e)ko martxoaren 8(e)ra
  • Soinu-sorkuntzako eta inprobisaziozko topaketak

Publiko helduari zuzendutako hiru hileko topaketa hauetan inprobisazio askea erabiltzen da medio bezala, ez helburu gisa ezinbestez, baizik eta funtsezko garrantzia emanez entzuteari eta horren bidez egindako hausnarketari. Laborategi honen bidez, kontzientzia piztu nahi dugu soinuak entzuteko, musika ‘normalaren’ bideetatik kanpo sormena garatzeko. Horrez gain, soinu-sorkuntzako oinarrizko alderdiez hausnarketa egin nahi dugu (isiltasunasoinua-denbora), eta hainbat aukera eman nahi ditugu soinua lantzeko, hizkuntza estandarizatuaren aginduetatik harantz doan pertzepzio-kontzientzia lortu nahian.

Topaketa horietan, partituretan (grafikoak eta argibideetakoak) oinarritutako hainbat pieza landuko dira, bai adhoc sortutakoak eta bai konpositore klasikoek sortutakoak ere. Ez da beharrezkoa musika ezagutzarik izatea, baina bai nolabaiteko moldakortasuna soinuak emateko orduan.

Miguel A. Garcíak gidatuko ditu saioak.

Miguel A. García (Gasteiz)
Miguel A. García aka Xedh (Gasteiz) Estatuko soinu-artistarik geldiezinetako bat da, eta bere proposamenak instalazioa, konposizioa eta inprobisazio elektroakustikoa hartzen ditu barnean. Jaialdi, ziklo, museo, galeria eta entzutegi askotan aritu da, bakarka eta hainbat taldetan, Estatu osoan eta Alemania, Belgika, AEB, Frantzia, Holanda, Mexiko, Norvegia, Polonia, Portugal eta Errusia herrialdeetan. Mundu osoko disko-etxeetan ematen ditu lanak argitara, sarritan gainera. Musikaria izateaz gain, Bilboko Le Larraskito klubeko sortzailea eta Zarata Fest jaialdiaren zuzendaria da. Bi plataforma horiek musika alternatiboak edo ausartak eta antzeko diziplinak zabaltzen aritzen dira.

URTARRILAK 17 > 19 (OSTIRALA > IGANDEA)
URTARRILAK 17: 17:00 - 20:00
URTARRILAK 18: 11:00 - 14:00 ETA 16:00 - 19:00
URTARRILAK 19: 18:00 JENDAURREKO AURKEZPENA

MARTXOAK 6 > 8 (OSTIRALA > IGANDEA)
MARTXOAK 6: 17:00 - 20:00
MARTXOAK 7: 11:00 - 14:00 ETA 16:00 - 19:00
MARTXOAK 8: 18:00 JENDAURREKO AURKEZPENA

HELDUAK

PARTE HARTU AHAL IZATEKO, IZENA EMATEKO ESKAERA BETE BEHAR DUZU PARTE HARTZEKO ZURE INTERESA AZALDUZ 'IRUZKINA' ATALEAN.

TOPAKETETAN PARTE HARTZEKO, TRESNA EDO ZERBAIT ERAMAN BEHAR DA JOTZEKO, ETA ANPLIFIKADOREA ERE BAI.

IZENA EMATEKO ESKAERA

 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana