Iruña Beltza 2020

Pamplona/Iruña 2020(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • Iruña Beltza 2020

2020an, Pamplona Negra jaialdia alde ilunenean sartuko da, gizakiak bere aurpegi okerrena erakusten duenean. Mendekua, ziberkrimenak, polizia-ustelkeria… Gai horiei heltzen dieten eleberri handiak ditugu, eta haien egileak ezagutuko ditugu elkarrizketa, mintzaldi eta mahai-inguruetan, ziur asko izugarri interesgarriak izango direnetan. Gainera, jaialdiko atal arrakastatsuenetako bat itzuliko da, Krimena taula gainean, krimenaren arloaren alde egiazkoena erakutsiko diguten protagonistekin.

Zinema eta gastronomia herrialde gonbidatuaren inguruan ibiliko dira, Ameriketako Estatu Batuak, eta handik etorriko da aurtengo gonbidatu izarra, eleberri beltz onenaren nazioarteko Hammett saria eskuratu berritan. Sariez ari garela, gure gonbidatuek Narratibako Sari Nazionala, Planeta saria eta bi Hammett sari dituzte, beste batzuen artean.

Eleberri beltzari eta kriminologiari buruzko lantegi batek, ibilbide antzeztuek Iruñea odoltsuenean eta euskarazko literaturari eskainitako saioak 2020ko Pamplona Negra jaialdiaren paisaia osatuko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana