Ikastaroak eta bisita gidatuak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Ikastaroak eta bisita gidatuak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)

Civivox sareak otsaila eta maiatza bitarte eginen diren ikastaroen eskaintzarekin hasiko du 2020. urtea. Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Halaber, gazteendako bisita gidatuak eta lantegiak ere izanen dira. Izena urtarrilaren 8tik aurrera eman daiteke webgune honetan, www.pamplona.es webgunean, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak otsailaren 1ean hasiko dira.

Ikastaro, lantegi eta bisita gidatuetan izena emateko:

Aurreinskripzioak: urtarrilak 8 – 15. Iruñeko Udalaren webguneetan (www.pamplonaescultura.es/ www. pamplona.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era sakelakotik edo Iruñetik kanpo deituz gero) eta edozein Civivox zentrotan. NANa aurkeztu behar da.
Zozketa urtarrilaren 15ean bertan eginen da automatikoki, eta lekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira posta elektronikoz. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.

EGITARAU OSOA [PDF 7,48 MB]


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • LekuaCivivox Sarea
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana