Bego Ortiz

Berriz 2020(e)ko Martxoak 6
  • Bego Ortiz

Begok bere disko berria aurkeztu du: La Llorona. Begoña          Ortizen ahotsa, zalantzarik        gabe, ederrenetarikoa da musika munduan.

La Llorona bakarka egiten duen bigarren diskoaren izenburua da. Jordi Estevez kontrabaxuarekin eta David Diaz gitarrarekin batera, Chavela Vargasen gairik esanguratsuenetakoak bereganatu ditu.

Bere ibilbidean zehar estilo ezberdinak landu ditu: flamenkoa, boleroak, rantxerak, pop, rock.. beti ere, estilo bakoitzean bere ikutu pertsonala emanez. Hala ere, Begok zuzeneko ikuskizunetan harrapatzen zaitu.

Ahotsarekin transmititzeko duen gaitasunarekin, ordu eta erdiko kontzertua, emozioz beteriko bidaia batean bihurtzen delarik.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia22:00
  • Lekua Berrizko Kultur Etxea
    Geltoki, 3
    Berriz
  • Zenbatekoa6€ (bazkideak 4€)
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana