"La isla"

Berriz 2020(e)ko Martxoak 14
  • "La isla"

Adak eta Laurak gauero minaren aurka borrokatu behar dute; min sakona da eta batzuetan esanezina, bere bizitzen jabe egin dena eta ihes egiteko aukerarik ez dutela sinisten dute. Edo beharbada bai. Baina hori onartzen bada, ilun eta bakartia den txoko batean sartzen dira. Txoko ilun hori kontzientzia da. Ez gaude mina jasateko prestatuta baina mina hor dago. Gure gorputzean eta bereziki gure buruetan.

Munstroak gara, min horretatik ihes egin nahi dugulako? Edo gizakien baitan dago, babestu nahia, besteen kontura bada be, gure kide maitatuenen bizkar? Irlak sentitzen dugunaren eta besteen aurrean eta gure aurrean onartzen dugunaren arteko lerro fin hori arakatzen du. Irla honek, bizitzeko min eta bizirik, hilda egotearen mina azaltzen digu. Azken finean, danok gara urez eta bakardadez inguratutako irlak.

 

berriz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana