"Karrikan"

Durango 2020(e)ko Apirilak 4
  • "Karrikan"

Karrikak aurkezten du Karrikan «Hona nire herritxoa. Egunero, berdin-berdin. Heldu nintzenetik, beti berdin. Ezer berririk ez. Eta batbatean... zer da hau, baina? Magia bitxi bat. Ez nuke sekula pentsatuko horrelakorik gertatu zitekenik. Ez da nik amestutakoa, baina nolabaiteko xarma aurkitzen ari natzaiola uste dut.» Herriko bederatzi lagun karrika-buruan bueltaka. Bederatzi kutxa. Bakoitzari berea. Baina, eta egokitu zaigun kutxari egokitzerik ez badago? Eta tartetxo txiki-txiki, nimiño betez, bakar-bakarrik besterik ez bada ere, burua aterako bagenu? Berehalaxe bueltatuko gara barrura. Bukatzean, den-dena txukun lagako dugu, ostera bere lekuan. Hitzematen dugu.

  • Egilea: Talde lanean sortua / Creación colectiva
  • Antzezleak: Uxuri Gallastegi, Maite López, Endika Zamalloa, Naiara López, Gorka Madrazo, Garazi Magunagoitia, Mikel Uribelarrea, Maialen Magunagoitia, Eider Chaves.
  • Zuzendaritza: Patricia Urrutia

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana