Gospel Bilbao: "Fight and Pray"

Bilbao 2020(e)ko Ekainak 20
  • Gospel Bilbao: "Fight and Pray"

Gospel Bilbaok, gospel musikaren jatorrira, bidai bat denboran egitera gonbidatzen gaitu. Afroamerikar esklaboek pairatu zuten zapalkuntzan jaio zen musika mota hau. Jainkoarenganako sinesmenaz bultzatuak, etorkizun desberdinaz amesten ausartu zen herri baten borroka eta esperantza sumatuko ditugu kantika espiritual hauen bidez. Etorkizun bat non gizakiak egiazko anai-arrebak bezala bizi zitekeen. Askatasunezko, justiziazko eta anaitasunezko etorkizun bat. Eta zuk? Gurekin amesten ausartzen zara?


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana