"Erradikalak ginen"

Alegia 2020(e)ko Otsailak 14
  • "Erradikalak ginen"

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseaz askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria).

Iraupena: 70 min.

 

 

 

alegia.eus/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Otsailak 14
  • Ordutegia22:00
  • LekuaElizpe zinea
    Alegia
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana