"Gordaliua 1987-1988 Depósito", Juan Luis Morazaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "Gordaliua 1987-1988 Depósito", Juan Luis Morazaren erakusketa

1998. urtearen amaieran adostu zuen Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bere eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu gisa, beste bost pieza dohaintzan ematearekin batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketak, 1987tik 1988ra bitarteko data duten obrekin, bi lan familia biltzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

Pentsa litekeenaren aurrean, hondeaketa estratigrafiko horrek ez dakar haren konplexutasuna murriztea, ezta haren pentsamendua eskematizatzea ere, baizik eta oso alderantziz, eskuragarria egiten du eta prozesuaren aberastasuna eta intentsitateak argi eta garbi ikustea ahalbidetzen du haren batasunean, eta baita oinarri dituen eragiketa-sistema konplexuak ere (egiturazkoak, literalak, sinbolikoak).
Artelan gehienak ez dira inoiz erakutsi, eta horiekin batera lotutako material ugari dago —marrazkiak, diagramak, testuak eta bestelako objektuak, egileak berak aukeratuak—, artearen pentsalari eta teoriko gisa duen profila azpimarratzen duena, bere prozesu kognitiboa azaltzeko konpromisoa hartzen ohitua baitago.

Komisarioak: Beatriz Herráez, Enrique Martínez Goikoetxea

Inaugurazioa: urtarrilaren 10ean, ostirala, 20:00etan

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana