Musika Bulegoa Sariak 2020 (bertan behera)

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Martxoak 10
  • Musika Bulegoa Sariak 2020 (bertan behera)

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko IV. Sariketa martxan jarri du.  Proposamenak aurkezteko fasea 2020ko urtarrilaren 15a arte, asteazkena, arte egongo da irekita eta aurreko edizioan bezala aurten ere euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.

Sariketaren oinarriek zehazten dutenez -oinarriak hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak direlarik. Lan hauek 2018ko irailaren 1etik eta 2019ko abenduaren 31 artean izan beharko dute argitaratuak edo publikoaren aurrean interpretatuak. Hautagaiak aurkezteko galdetegi hau bete behar da.

Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzeaeta publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea dira Musika Bulegoaren ekimen honen helburu nagusiak.

Musika Bulegoa Sarien sari ematea Gasteizen izango da, datorren martxoaren 10ean. Aurreko edizioateko bideoak hemen ikusi ditzakezue: 2016, 2017 eta 2018.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Martxoak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEuropa Biltzar Jauregia
    Gasteiz Etorbidea, z/g
    Vitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana