Koruko Heras & Iban Zaldua: "Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak"

Erandio 2020(e)ko Urtarrilak 24
  • Koruko Heras & Iban Zaldua: "Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak"

Irakurraldi honek Iban Zalduaren Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko zenbait ipuin hartzen ditu oinarritzat. Horietatik abiatuz, Koruko Herasek zenbait musika-pieza aukeratu eta interpretatuko ditu, irakurraldian zehar tartekatuko direnak.

Helburua xumea da: fikzioak, arteak kontatu dezakeen horretara hurbilpen bat proposatzea, hitza eta musika uztartuz, Milan Kunderak zioen hura gogoan hartuz, nolabait "musika literatura baino are urrunago joan daitekeela, gai baita barne munduko mugimendu sekretuenak antzemateko, hitzarentzat ezin iritsizkoak direnak".

Dena den, ez egin kasu gehiegirik laburpen honi: William Faulknerrek aldarrikatu bezala, "idazle bat egia esateko intrintsekoki ezgauza da; horregatik idazten duenari fikzio deitzen diogu".

 

erandio.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana