"Erlauntza"

Tolosa 2020(e)ko Martxoak 6
  • "Erlauntza"

ERLAUNTZA : Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Testua: Kepa Errasti
  • Eszena: Fernando Bernués
  • Eszenografia eta atrezzoa: Edi Naudó
  • Argiztapen diseinua: Andoni Mendizabal
  • Argazkikaria: David Salvador / Javier Gómez Zapiain
  • Aktoreak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
  • Produkzio zuzendaria: Ana Pimenta
  • Produzkio exekutiboa: Monika Zumeta
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Iñigo Lacasa
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
tolosa.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana