Pantxix Bidarten errezitaldi poetiko musikala: "OdiSeA"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Urtarrilak 14
  • Pantxix Bidarten errezitaldi poetiko musikala: "OdiSeA"

Kondestable Civivoxak OdiSeA errezitaldi poetiko musikala  hartuko du  Pantxix Bidarten  eskutik,  urtarrilaren 14an, asteartea, 19:30ean. Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoaren kultura egitaraua. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta (emanaldia hasi baino ordu bete lehenagotik)

Pantxix Bidartek proposatzen digu Homeroren Odisea obraren berrinterpretazio garaikidea, literatura, musika eta olerkia uztartuz.  Pantxix Bidart (Hazparne, 1971) kantaria eta musikaria da. Rockarekin abiatu zuen bere bidea 80. hamarkada bukaeran (Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse…). Elaudi folk taldea sortu zuen eta hainbat artistekin aritu da (Koldo Ameztoi, Itxaro Borda, Maddi Oihenart, François Rossé…). BBAX taldeko kidea da, Marie Bidart, Mirentxu Agerre et Paxkal Indorekin batera, eta ELEBI bikotea osatzen du Thierry Carrère lagunarekin batera. OdiSeA, bere lehen bakarkako ikusgarria da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana