"Erradikalak ginen"

Getaria 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • "Erradikalak ginen"

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseaz askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.

“Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria).

Iraupena: 70 min.

 

 

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana