Gidoiak aztertzeko tailerra

Donostia-San Sebastián Otsailaren 11(e)tik otsailaren 13(e)ra
  • Gidoiak aztertzeko tailerra

Izena emateko azken eguna: 2020ko urtarrilaren 22a

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik gidoiak aztertzeko tailerra antolatu du Tabakaleran

Gidoien idazketa-tailerra otsailaren 11tik 13ra bitartean egingo da Donostiako Tabakaleran. Mar Coll zinema-zuzendaria eta gidoilari katalanaren eskutik.
Mar Coll, ESCACen zuzendaritza espezializatuan graduatu zen eta karrera-amaierako proiektu gisa LA ÚLTIMA POLAROID (2004) film laburra egin zuen. Bere lehen film luzea, TRES DIES AMB LA FAMILIA, Malagako Jaialdian estreinatu zuen 2009an eta hiru biznaga jaso zituen sari gisa. Lan berarekin eskuratu zituen zuzendaritza onenari, film onenari eta emakumezko aktore onenari emandako Gaudi sariak eta zuzendari berri onenari emandako Goya saria. 2013an estreinatu zuen bigarren film luzea, TOTS VOLEM EL MILLOR PER A ELLA, eta horrekin inauguratu zuen Valladolideko Seminci de Valladolid. Bertan, Nora Navasek emakumezko aktore onenari emandako zilarrezko Espiga saria jaso zuen. Beste bi alditan ere landu ditu film laburrak AMICS (2012) eta LA INQUILINA (2015) lanekin. Bere azken proiektua Movistar+ katearentzat egindako MATAR AL PADRE (2018) minitelesaila da. Zuzendari eta gidoilari lanak ESCAC zinema-eskolako irakasle lanarekin uztartzen ditu. 

Mar Collek berak aukeratuko ditu tailerrean parte hartuko duten proiektuak.

Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariei eta gidoilari/zuzendari/produktore taldeei zuzenduta dago tailerra.

Tailerraren helburuak dira proiektu zinematografiko on bat garatzeko gidoiaren garapen- eta-idazketa-prozesua zuzentzea eta MEDIA programaren garapen-deialdirako proiektuak prestatzea.

Hautatutako proiektuek bi orduko iraupena izango duen aholkularitza pertsonalizatua (feed backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak…) Tailerraren antolatzaileek izendatutako egunetako batean (otsailaren 11n, 12an edo 13an) aukeraketa egin ostean, parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ordutegia.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa–PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko–:Orrialde bakarreko sinopsia.

  • 5000 hitz inguruko tratamendua.
  • Partehartzaileen CVa.
  • Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
  • Orrialde bateko intentzio-oharra

Aurkezteko data:

2020ko urtarrilaren 22a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen izen-emate orria behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa atxikita.

Informazio gehiagorako:

+34 943326837 / a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Otsailaren 11(e)tik otsailaren 13(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana