"El patio de mi casa"

Sestao 2020(e)ko Maiatzak 15
  • "El patio de mi casa"

Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan…arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean.

Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da PATIOA: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz.

Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatutako Nuevas dramaturgias – Antzerkigintza berriak ekimenaren markoan hautatutako proiektua.

  • Egile eta Zuzendaria: María Goiricelaya
  • Itzulpena: Patxo Tellería
  • Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza
  • Aktoreak: Iñake Irastorza, Nagore González, Josune Vélez de Mendizábal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martínez, Egoitz Sánchez
  • Argiztapen diseinua: David Alkorta
  • Ikus entzunezkoak: Estudio Gheada
  • Musika eta soinua: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak: Idoia Merodio
  • Eszenografia: Eskenagorri
  • Ekoizpena: Pez Limbo
sestao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana