(BERTAN BEHERA) Elirale: "O!"

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 21
  • (BERTAN BEHERA) Elirale: "O!"

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan.

Pantxika Telleria koreografoa

(dantza garaikidea, 3 urtetik aurrera) 30 min

Sarrera: 8 € (L5 €) (haurrek ere ordaintzen dute)

Domo itxura duen karpa txiki baten barruan dantzari bat. Ikusleak hiru urtetik aurrera. Dantzariak kantari ekingo dio. Gertu-gertu dantza garaikidea eta herri tradizioa. Hunkidura kuttunak. Irudika dezagun itsaso zabalean harri bat altxatzen. Handitasunean koskorra. Mitologiaren izadi bat, agian. Lurralde miresgarri honetan mugimenduak eta haren itzalak harritzen gaitu. Espazio zirkular honetan ikusle ttipiak eta handiak partaide dira. Iparraldetik datorkigu proposamen artistiko xarmangarria.

*  Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean

 

loraldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana