"Roman y Julieta"

Amorebieta-Etxano 2020(e)ko Otsailak 7
  • "Roman y Julieta"

Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 80 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

ametx.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBorobil Teatroa
  • Data 2020(e)ko Otsailak 7
  • Ordutegia20:15
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Zornotza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana