Gaztekluba ideiak 2020

Bilbao 2020(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2020(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • Gaztekluba ideiak 2020

Bilboko Udalak Gaztekluba Ideiak jarri du abian lehen aldiz, 15 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdi osasuntsuko proiektuak gara ditzaten.

  • Interesa duten gazteek 2020ko otsailaren 21era arte aurkez ditzakete beren proposamenak, ikastetxearen, gazte-elkartearen edo Gaztegunearen bidez. Proposamenak gutxienez hiru gaztez osatutako taldeenak izango dira, eta irakasle, hezitzaile edo begirale batek lagunduko die.
  • 5 ekimen aukeratuko dira, eta 2.000 eurora arteko saria emango zaie gauzatzeko. Gainera, ideia sustatzen duten gazteek laguntza-saioak jasoko dituzte jarduera diseinatzeko eta zabaltzeko.
  • Gaztekluba Ideiak udalaren gazteen aisialdiko programaren barruan dago, eta honako helburu hauek ditu: aisialdi osasungarriaren kultura sustatzea, gazteen aisialdiko udal-programetan neska-mutilen parte-hartzea bultzatzea eta ekimena, sormena, antolatzeko gaitasuna eta talde-lana bezalako balioak sustatzea.

Bilboko Udalak lehen aldiz jarri du martxan Gaztekluba Ideiak, 15 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdi osasuntsuko proiektuak garatzeko ideia lehiaketa. Ekimen berria da eta Gaztekluba udal aisialdi programaren barruan kokatzen da. Proposamenen artean 5 aukeratuko dituzte; asteburuetan garatuko dira 2020ko ekainera arte, edo Aste Santuko eta udako oporraldietan.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziak nabarmendu duenez, "gazteekin aisialdi osasungarriaren kultura eraiki nahi dugu, eta gazteei zuzendutako udal programazioaren diseinuan gazteen parte-hartzea sustatu". Errotetak azpimarratu duenez, Gaztekluba Ideiak lehiaketarekin "balio garrantzitsuak sustatu nahi ditugu nerabeen garapenean, hala nola ekimenean, sormenean, antolatzeko gaitasunean eta talde-lanean", eta gaineratu duenez, "gazteen interesekin lotutako ekimenak bilatzen ditugu, arte plastikoak, ikusizkoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak edo musikalak, besteak beste”.

Interesa duten gazteek 2020ko otsailaren 21era arte aurkez ditzakete beren proposamenak. Horretarako,  www.bilbaogazte.eus  webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete eta gazteklubabilbao@bilbao.eus helbidera bidali beharko dute. Aurkeztutako proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • gutxienez 15 eta 17 urte bitarteko 3 gaztek sustatu beharko dituzte (hala ere, taldeko kideren batek 14 eta 18 urte bitartean izatea onartuko da),
  • Bilbon egingo dira, espazio irekietan edo espazio komunitarioetan, 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzeko aukera izan dezaten.
  • eta Aste Santuko eta udako (ekainaren 22tik 30era) oporraldietan edo 2020ko ekainaren 30a baino lehenagoko asteburuetan egingo dira.

Gazteek bigarren hezkuntzako ikastetxeen eta HLPPen, Bilboko gazte-elkarteen edo hezkuntza-aisialdiko taldeen eta hirian Gazteguneak kudeatzen dituzten erakundeen bidez aurkeztu ahal izango dituzte beren ideiak. Horrela, proiektuaren buru den gazte-taldeak gutxienez irakasle, begirale edo hezitzaile baten laguntza izan beharko du, hurrenez hurren.

Aurkeztutako ekimen guztietatik bost proiektu aukeratuko dituzte, eta horiek gauzatzeko 2.000 euro jasoko dituzte gehienez. Gainera, proiektuen arduradun diren gazteak GazteKluba udal-programako profesionalek dinamizatutako laguntza-saioetara joango dira, hautatutako ideiak definitzen eta gauzatzen lagundu diezaieten. Gazteria eta Kirol Sailak lagundu egingo die garatu nahi dituzten jarduerekin bat datozen udal-espazioak erabiltzen.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2020(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana