"Sagutxo tuntuna"

Amorebieta-Etxano 2020(e)ko Apirilak 3
  • "Sagutxo tuntuna"

Etxalde bat espezie ezberdineko izakiak bizi diren ekosistema txiki bat da. Hori dela eta, literaturak, antzerkiak eta zinemak "etxaldean" eszenatoki metaforiko bat aurkitu dute pertsonen arteko erlazioak, emozioen, botere eta politika erlazioen, lurraldetasunaren ikuspuntutik jorratzeko...gure burura George Orwell-en Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945) edo Anton Chéjov-en Gerezien lorategia (1904) ekarriz.

Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita baten jabe den Samuil Marshak errusiar idazlearen ipuin baten oinarritua, "etxalde-ko" genero honen barruan kokatzen da, eta gainera Sagutxu Kaskarina ipuinaren antz handia du.

Istorio xume bat, errepikapenaren erritmoan oinarritua, ume zein helduekin enpatia lortzen duena, lotara joateak beti ekarri izan duelako buruhausteren bat baino gehiago. Gainera, ipuin bat entzutea denok dugu gustuko...

amorebieta.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Apirilak 3
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zornotza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana