12. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • 12. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Kontaktua: lehiaketa@elkar.eus

--

Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

  • IPUINA ILUSTRATU

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetako batean parte hartzeko aukera izango dute:
A maila: HH4 eta HH5 (eta txikiagoak) / B maila: LH1 eta LH2 / C maila: LH3 eta LH4

Haurrek Paddy Rekaldek idatzitako "Kaioa" ipuina ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du.

--

  • ILUSTRAZIOA IPUIN BIHURTU

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute:
D maila: LH5 eta LH6 / E maila: DBH1 eta DBH2

Mai Egurzak egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Ilustrazioa hemen eskura daiteke.

Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.

--

  • KOMIKIA EDO BINETA SORTU

Gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, maila bakar batean parte hartu ahal izango dute:
F maila: DBH3 eta DBH4

Ipuin klasiko bat komika ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.


Lanak noiz eta nola entregatu:

  • Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta bidaltzeko:
  • Edozein elkar liburu-dendetan utzi liteke.
  • Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidali liteke.
  • Ilustrazioa eskaneatu edo ipuina postdata.elkar.eus atarira igoaz.

OHARRAK

  • Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko.
  • Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin, ilustrazio edo gaiaren esentzia jasotzea. Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren lagunek osatuko dute.
  • Aurkeztutako lanak, bai ilustrazioak, bai ipuinak edo baita komiki edo binetak ere, EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren jabetzara pasako dira eta beraz, ez dira itzuliko.
  • Ilustrazio finalistak Aieteko Kultur Etxean erakutsiko dira udaran zehar.
  • Sari banaketaren lekua eta data aldez aurretik jakinaraziko da.
  • Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.
Elkar

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 17(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana