Think Tank. Hausnarketa-eremua eta pentsamendu-topaketak

Pamplona/Iruña Urtarrilak 20
  • Think Tank. Hausnarketa-eremua eta pentsamendu-topaketak

Zer da Think Tank? CNK pentsamendu-foroa da, Nafarroako kulturari lotutako ideiei buruzkoa. Gizarte zibilaren eta administrazio publikoen partaidetza-plataforma da, zeinean ezagutzak eta ideiak partekatzen baitira gaiaren araberako foroetan parte hartuta. Ideia-laborategia izan daiteke Think Tank-en euskarazko ordaina. Horixe lortu nahi baitu, hots, ideiak landu eta partekatu, aldi berean igortzailea eta hartzailea izan, eta adimen kolektiboak landu Nafarroako kulturari eta gizarteari gaur egun interesatzen zaizkien gaiei buruz. 2018tik aurrera izango dira laborategi horiek erreferentzia Nafarroako kulturan, Kulturaren Nafarroako Behatokiaren abiaraztearekin lotuko baitira, eta arteak, ekonomia, posizionamendua, berrikuntza, kontzeptuak, garapena, gaurkotasuna eta etorkizuna, eta antolakuntza jorratuko dituzte ildo nagusi gisa. 

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda da Nazio Batuetako kide diren estatuen konpromisotik sortzen den ekintza plan bat, eta helburu nagusia du pertsonak, Planeta eta guztion oparotasuna babestea. Lehen begiratuan badirudi Agendaren diseinuan eta plangintzan ez dela kultura ageri, baina zaila litzateke pertsonen eta Planetaren aldeko estrategia bat garatzea aintzat hartu gabe gizabanakoek beren inguruarekin dituzten harreman sistemak. Bizitza bete bat bizitzeak esan nahi du politika publikoen diseinuan kultura ardatz gisa hartzen duten garapen helburuak lantzea. 

Hizlaria: Inma Ballesteros 

Kultura eta Komunikazioaren Behatokiko zuzendaria 2005etik aitzina, Alternativas Fundazioan. Aditua Espainian, EBn eta Latinoamerikan edukien industrian neurriak ezartzeko proposamenen eta politika publikoen analisian. Espainiako Kultura Zentroa zuzendu zuen Nikaraguan eta Guatemalan, eta, hori baino lehen, Asistencia Técnica Fondo Social Europeo de Castilla-La Mancha delakoa koordinatu zuen. 

Artearen Historiako doktorea; Europar Batasuneko Zuzenbideko masterra Ikasketa Europarren Zentroan (UCLM); eta Goi Zuzendaritzako Emakumeen Programa Exekutiboa, Promociona 5.0 Proiektua, Goi zuzendaritzako kargu exekutiboekin zerikusia duen plangintza estrategikoa, ESADE Business & Law School zentroarena.


Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Urtarrilak 20
  • Ordutegia16:30etatik 18:30etara
  • LekuaArtxibo Nagusia. maiatzaren Bia, z.g. 31001 Iruña
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana