Jorge da Rocha “Blau”

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Otsailak 1
  • Jorge da Rocha “Blau”

Jorge da Rochak, Bartzelonan bizi den musikari portugaldarrak, bere hirugarren albuma, “Blau”, aurkeztuko du Euskadin. Europa, Asia eta Hego Amerikan bere aurreko bi albumekin (“To Drop and Let Go” eta “These are a few of my favorite songs”, ahotsarekin eta kontrabaxuarekin bakarrik grabatuak) biran ibili ondoren, Jorgek lan eta ikuskizun berri bat aurkeztuko digu, testura eta soinu-paisaia berrietarako bidea irekitzen duten beste tresna eta eragin batzuk dituena, kezkatsua, hunkigarria eta jakingura handikoa den musikari honen unibertso adierazkorra handiagotuz. Jazzean egindako ibilbideak eta musika modernoarekiko, elektronikarekiko eta abestiekiko zaletasunak markatuta, Jorge da Rocharen musikak musika eta emozioak, bere unibertso berezia eta bilaketa pertsonal eta artistikoa ezagutzeko aukera emango digu. Zuzenean, ikuskizun berezia eta limurtzailea da, eta ahotsaren eta kontrabaxuaren adierazkortasun liluragarria, eszenaratzearen dotorezia eta kanten sakontasuna eta xarma ditu protagonista.

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Otsailak 1
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan.
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana