Coque Malla

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Apirilak 3
  • Coque Malla

Coque Mallak Gira Irrepetible biraren ondoren aldi baterako erretiroa hartu zuen, baina erretiroa utzi eta errepidera itzuli da berriz Revolución Tour bira berriaren eskutik.

Coque Malla bere burua behin eta berriz asmatzen ari den musikaria da, aldaketa da bere konstante bakarra, bere musikarako muga berriak gainditzeko irrika. ¿Revolución? biran bere alderdi apurtzailea inoiz baino gehiago nabarmentzen da.

Coque Mallak bere publikoa inplikatzen du, hausnarketa bat eginarazten die. Ez dabil matxinada batekin bat egiteko eskatzen, bere buruari galdetzen dio, bai eta guri ere: iraultza bat gerta al daiteke? “Ni, egiaz, ez naiz oso baikorra gai horren inguruan...” esaten du Coquek. Ikuskizun berri, anbiozio handiko eta zaindu baten ñabardura guztiez ohartzea espero dugu. Coquek jada berea duen banda handi hori izango du lagun berriz ikuskizun honetan. Eszenatokietara al dator… iraultza?


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana