"Los cuerpos celestes"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Maiatzak 7
  • "Los cuerpos celestes"

Marco Vargas & Chloé Brülé konpainia etengabe berrikuntza bila dabil. Frantzian bertako arte-konpainia izan da eta koprodukzio ugari egin ditu, ibilbide koherentea eta organikoa duela erakutsiz beti.

Cuerpos celestes ikuskizunean dantzaren, flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin egiten da jolas, ingurunean mugak, planetako leku ugariren antza duten paisaiak, marraztuz.

Ikuskizuna bera zertxobait artifiziala da. Besterik adierazi ezean, faltsua da. Antzezleen eta publikoaren arteko kontratu bat da: hau ez da erreala, eta zerbait erreala baldin bada, elkarrekin gure irudimen-egoeran izango dugun esperientzia da.

Adi egon! Amets bat eskainiko dizuegu…

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloé Brülé
  • Egilea eta interpreteak: Gero Domínguez, Miguel Marín, Yinka Esi Graves, Marco Vargas y Chloé Brûlé
  • Musika konposizioa: Miguel Marín
  • Koreografia zuzendaritza: Chloé Brülé

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana