Iparragirre 2020 - Iparragirreren Jaiotzaren bigarren Urteurrena

Urretxu 2020(e)ko urtarrilaren 14(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Iparragirre 2020 - Iparragirreren Jaiotzaren bigarren Urteurrena

Hasi berri den urte honetan 200 urte beteko dira Gernikako Arbolaren sortzailea Urretxun jaio zenetik, eta urteurrena behar den moduan ospatzeko jardueraz beteriko programa aurkeztu zuten atzo.

[...]

  • Urtarrila: Bertsoaren Harria liburuaren aurkezpena (Urt.14)
  • Otsaila: 3 herri bizitza bat ruta turistikoaren aurkezpena (Ots.2), Angelita Iparragirreren bertso askea antzezlanaren estreinaldia (Ots. 28)
  • Martxoa: Iparragirre literatur sariak (Mar.6), Iparragirre, bihotzeko Jose Mari antzezlanaren aurrestreinaldia (Mar.10) eta Haur abesbatzen topaketa (Mar.29)
  • Apirila: Iparragirreren arbola . Gernikako Arbolaren kimua landatuko da hiltokian (Apir.6)
  • Maiatza: Al encuentro de Iparragirre hitzaldi sorta (Mai. 6,13,20,27)
  • Ekaina: Unitate didaktikoa aurkezpena (Eka. 12) eta Musika Sinfoniko korala kontzertua, “Urretxutik Mundura” obraren estreinaldiarekin eta gonbidatu bereziekin (Eka. 14)
  • Abuztua: Musika aitzaki programaren barruan Urretxu bisitatuko du Musika Hamabostaldiak eta herritik kanpo hainbat kolaborazio ere egingo dira arlo musikalean bereziki. Jaiotzaren egunean (Abuz. 12) Lora eskaintza egingo da mausoleoan.
  • Iraila: Angela erraldoiaren aurkezpena egingo da, Angela Kerexetaren  eta garaiko emakumeen omenez eta Iparragirre kantuz  ekimenean kale antzerki herrikoia ospatuko da (Ira.5). Iparragirreren herriak  folklore jaialdia (Ira. 12) eta Iparragirre eta Santa Anastasia jai bereziak (Irailak 18-21)
  • Urria: Iparragirre Balerdi kantuan banda eta haur abesbatzaren kontzertua (Urr. 17)
  • Abendua: Wikipedian egindako lanaren aurkezpena (Aben 1) eta Film dokumentala ren estreinaldia ( 11)

Hauez gain urte osoko proiektuak, jarraipenekoak deitu dietenak ere izango dira; hala nola Iparragirreren abestien bertsio lehiaketa, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren omenaldia, Donostiako kontzertua, edo Iparragirreren aste kulturala Madriden

Informazio hau guztia esku-orri batean bilduta dago eta aurki Urretxuko etxe guztietan banatuko da, baina itxaron nahi ez duenak, dagoeneko Udalaren web orrialdean, Iparragirre atalean topatuko ditu proiektu bakoitzaren inguruko xehetasunak.

Urtean zehar aldaketa txikiak egon daitezke datekin eta proiektu edo partehartzaileekin, Iparragirre bera bezala, Iparragirre2020 ere proiektu bizia delako.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 14(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaUrretxu

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana