"Romancero gitano"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Ekainak 11
  • "Romancero gitano"

Ijitoen erromantze-bilduma Federico García Lorcaren lehen liburu handia da, liburu horretan eman zen aditzera poeta gisa, bertan aitortu zuen bere burua poetatzat. Olerki-liburu bat, itxuraz errazak bezain ulergaitzak diren olerkiak. Federicok emakumeen bidez adierazi zituen maiz bere sentimendurik sakonenak.

Pasqual zuzendariak eszenaratze findu bat egin du, García Lorcak 1935ean emandako hitzaldia bere proposamenaren oinarritzat erabiliz, bere Ijitoen erromantze-bildumaren sarrerarekin eta iruzkinekin.

Eszenatokian, Lorcaren olerkiak Lorcak berak egindako iruzkinekin tartekatuko dira, eta Nuria Espertek Lorcari buruzko bere lanen inguruan zituen oroitzapenekin ere bai.

Muturreko soiltasun horri esker, publikoak ahalik eta arreta handiena jarriko du Lorcaren hitzetan, edertasunean, sonoritatean, gogora ekartzen dituen irudietan, eta Nuria Esperten nortasunaren eta ahots paregabearen bidez harengan durundi egiten duten oihartzunetan.

  • Interpretea: Nuria Espert
  • Testuak: Federico García Lorca eta Lluís Pasqual
  • Zuzendaria: Lluís Pasqual
  • Argiteria diseinua: Pascal Merat
  • Soinu diseinua: Roc Mateu
  • Produkzio exekutiboa: Alicia Moreno
  • Zuzendariaren laguntzailea: Marco Berriel
  • Zuzendariaren aguntzailea: Catalina Pretelt
  • Produkzioa: Julio Álvarez e Interludio S.L.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana