"Gauekoak"

Altsasu/Alsasua 2020(e)ko Martxoak 21
  • "Gauekoak"

Kukai Dantza Iortiara itzuliko da Gauekoak antzezlana aurkeztera. Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez. Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

Estrenaldia Nafarroan.

Abonamendu salmenta: abenduak 23.
Sarrera solteen salmenta: urtarrilak 7.

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Zuzeneko musika: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner
  • Musika konposizioa: Luis Miguel Cobo. Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Soinua: Angel Aguero
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

 

 
Iortia

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana