(BERTAN BEHERA) Loraldia 2020

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 10(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • (BERTAN BEHERA) Loraldia 2020

2020ko martxoaren 10ean hasi eta 29ra bitartean izango da Loraldia Festibalaren 6. edizioa. 20 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak izango dira. Bilboko 15 gune euskararen plaza bilakatuko dira.

Loraldia Festibaleko seigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Iparragirre, 200 urte beteko baitira aurten Urretxuko bardoa jaio zenetik. Bizizale amorratua zen Iparragirre, baina guk haren bizitzan ibili ziren emakumeen begietatik ikusiko dugu; Joseba Sarrionandia; Agustin Xaho; edo Fermin Muguruza, besteak beste.

Nazioarteko hainbat pertsona ere gogora ekarri eta gure begiradaz berrinterpretatuko dituzte, izan ere, Bob Dylan euskara unibertsora ekarri dute eta Lisboako fadoak ere plaza izango du. Fernando Pessoak Sarrionandia gonbidatuko du ardo berdea edatera Casa do Fadon. Loraldiaren sormenak ez baitu mugarik, ez denboran, ez espazioan ere.

AURTENGO LEMA ETA ARLOAK

Hamaika desira! da aurtengo festibalerako aukeratu den lema eta Loraldian gertatuko denaren erakusle da. Diziplina anitz, askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak burutuko dira. Aurtengo edizioan teatroa, dantza, musika, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza presente izango dira. Lehenengoz, rol joko bat burutuko dute baita ere. Euskal kulturaren adierazpen berritzaileenak plazaratuko dira eta 20 egunetan zehar teatro lan eta beste ekintza batzuen estreinaldiak izango ditugu.

EGITARAUA

MARTXOAK 10

Bira! Kultura Bilbao (HITZALDIA)

 

MARTXOAK 11 

Arriaga Antzokia (MUSIKA/ANTZERKIA)

 

MARTXOAK 12

Arriaga Antzokia (MUSIKA)

 

MARTXOAK 13

BBK Aretoa (DANTZA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 14

Itsasmuseum Bilbao (BERTSOLARITZA, LITERATURA, MUSIKA)

Metro Bilbaoko San Mames geltokian (Intermodalaren hallean)

 

MARTXOAK 15

Guggenheim Bilbao Museoa (LITERATURA, MUSIKA)

La Fundición (DANTZA)

 

MARTXOAK 16

Bidebarrieta Liburutuegia (LITERATURA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 17

Bidebarrieta Liburutuegia (LITERATURA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 18

Itsasmuseum Bilbao (LITERATURA, MUSIKA, ANTZERKIA)

 

MARTXOAK 19

Azkuna Zentroa (BERTSOLARITZA, DANTZA)

 

MARTXOAK 20

Bira! Kultura Bilbao (GASTRONOMIA, MUSIKA)

Azkuna Zentroa (MUSIKA)

 

MARTXOAK 21

Azkuna Zentroa (DANTZA)

Euskalduna Jauregia (DANTZA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 22

Itsasmuseum Bilbao (ARTEA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 23

Elkar denda, Iparragirre (LITERATURA)

 

MARTXOAK 24

Arte Ederren Museoa (ZINEMA)

 

MARTXOAK 25

Elkar Liburu-denda - Zazpikaleak (LITERATURA)

Euskararen Etxea  (LITERATURA, MUSIKA)

 

MARTXOAK 26

La Fundición (LITERATURA)

 

MARTXOAK 27

La Fundición (TEATRO)

Azkuna Zentroa (BERTSOLARITZA, DANTZA, MUSIKA, ANTZERKIA)

Azkuna Zentroa (DANTZA, ANTZERKIA)

 

MARTXOAK 28

Azkuna Zentroa

Kafe Antzokia

 

MARTXOAK 28

Guggenheim Bilbao Museoa (BERTSOLARITZA, LITERATURA, MUSIKA)

 

 

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 10(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana