"Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 11
  • "Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. 

Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenarekin bat eginez, LORALDIA jaialdiak bere omenean antzezlan berezia eskainiko du, Arriagan erabateko estreinaldia izango dena. Lan horretan kantek ere pisua izango dute, euskal sortzaile bikainaren musikaren ekarpena goratzearren, izan ere euskal historian izan den garrantzitsuenetarikoa dugu.

Antzerkigintza emakumeek Iparragirreri igorritako eskutitzetan oinarriturik eraiki da, Urretxuko koplariaren bizitza osatzen lagunduko duten fikziozko gutunak. Bere bizitzako emakume aipagarriak aukeratu dira (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) bera gogoratu eta berari buruz duten iritzia eskaintzeko, testuak eta kantak tartekatuz ikuskizun ederra eratzeko.

Erabateko estreinaldia Arriaga Antzokian.

Testuak: Aizpea Goenaga, Arantxa Iturbe, Iñigo Legorburu…
Zuzendari artistikoa: Fernando Bernues
Zuzendari musikala: Demode Quartet
Aktoreak-abeslariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain
Musikaria: Anjel Unzu
Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea, Tanttaka Teatroa eta Demode Quartet
Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz
Irudia: Oningrafik


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana