"Alma y Gustav Mahler"

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 16
  • "Alma y Gustav Mahler"
    Ana Gabriella Schwedhelm

Vienan 1902an. Orduan 22 urte zeuzkan Alma Schindler, haurdun zegoela, bera baino 19 urte zaharragoa zen Gustav Mahlerrekin ezkondu zen, gorteko operako (Hopofer) goi-mailako zuzendaria. Emakumeak gizona miresten bazuen ere, bere musikak ez zuen liluratzen (beranduagoko salbuespena izan ezik, «Das Lied von der Erde» eta 6 eta 7. sinfoniak). Gustav Mahlerrek andrea biziki maitatu arren, konposatzeari uzteko baldintzapean ezkondu zen: «nire musikarako biziko zara, eta ez zure musikarako». Harremanak Gustav zendu arte iraun zuen, 1911 arte hain zuzen ere. Almak elkarri igorritako gutunen zati bat suntsitu eta beste zati bat berridatzi edo aldatu zuen. Baliteke Europako XX. mendeko pertsonaia aipagarri hauen arteko benetako istorioa bere abestietan baino ez egotea.

2020an Ludwig van Beethoven konpositore, orkestra zuzendari eta pianista alemaniar aparta jaio zenetik 250 urte izango dira, ezbairik gabe musikaren historian talentu nagusietako bat. Urtemuga hau medio, Arriaga Antzokiak Vienako eskolan arreta jarri nahi izan du. Europako musika klasikoaren korronte estilistiko horretan protagonistetako bat izan ez ezik, itzal handiko aitzindari dugu musikari hau. Ziklo honetan, Beethovenetik hasi eta Vienako Eskolako zenbait konpositore handiri eta bereziki haien alderdi liederistari omenaldia egingo zaie.

 

Sopranoa: Ana Gabriella Schwedhelm

Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana