"21 Lágrimas"

Bilbao 2020(e)ko Apirilak 19
  • "21 Lágrimas"

Carlos Mena kontratenorra dugu Arriaga Antzokiko proiektu honen sustatzailea. Bertan 21 zizpuru musikal interpretatuko dira zirrara, birtuosismo adierazkorra eta numerologia uztartuz. Europako errenazimendu musikaleko lanik gorenaren bitartezko bidaia izugarria: Orlando di Lassoren «Lagrime di San Pietro». Aparteko ahots-obra hau hogei madrigal espiritualek (Luigi Tansilloren poemak, 1510-1568) eta motet batek osatzen dute. Lana 1595ean, egilea hil ondoren, argitaratu zen Munichen. Aurretik, Clemente VIII Aita Santuari eskaini zion di Lasso konpositoreak 1594ko maiatzaren 24an, eta hauxe bere heriotza baino lehenagoko azken lana izan zen, 21 egun beranduago jazo zena hain zuzen ere, 1594ko ekainaren 14an.

Zazpi une musikalen hiru taldetan banatua, 7 ahotsetan idatzia, zazpi modu musikal latindarretatik igaroz. San Pedroren damuak dakarren hunkiberatasun musikalean, ugaritasunaren zenbakia den 7a, Hirutasunekoarekin biderkatzen da, 3arekin, horrela 21 Malko osatuz.

Kontzertu erdieszenikoa

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Master Class – Carlos Mena

Arriaga Antzokiak proiektu pedagogiko bat garatuko du astebetez, abesti-entzunaldi batzuetan aukeratutako ikasleekin. Hautagaiek, Carlos Menarekin batera, «21 lágrimas» izenburua hartzen duen ikuskizuneko ahots-taldea osatuko dute, Orlando di Lassoren «Lagrime di San Pietro» interpretatzeko.

  • Zuzendari pedagogiko eta musikala: Carlos Mena
  • Antzerkiko zuzendari eta antzezlea: Iker Ortiz de Zarate
  • Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana