"Pasado, presente y futuro", Angel Ajaren erakusketa

Sestao 2021(e)ko urtarrilaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Pasado, presente y futuro", Angel Ajaren erakusketa

Sestao Berri sozietate publikoak Angel Ajaren 15. urteurrena oroitzeko pintura-erakusketa antolatu du. “Pasado, presente y futuro” erakusketak Angel Aja pintorearen 40 koadro ditu eta erakundearen bulegoetan egongo dira ikusgai hurrengo ekainaren 30era arte.

Erakusketak Sestaoko iraganean zehar ibilbidea egiten du oroimen kolektiboan gordeta gelditu diren paisaiak gogorarazteko. Bere artelanen bitartez Ajarekin hiri-eraldaketaren prozesuari esker etengabe bilakatzen ari den orainaldira iritsiko gara eta, azkenik, hurrengo urteetan protagonista izango diren proiektuak aditzera emango ditu.

Angel Aja Babcock Wilcox enpresan sortu ziren pintoreetako bat da, Ismael Fidalgo eta Marcelino Bañalesekin batera, bertan lan egiten zutelako. Artista urte askotan Sestaon bizi izan zen eta Ezkerraldea betiere izan du gogoan bere lanetan.

COVID-19ak ekarri dituen murrizketengatik, Sestao Berrik liburuxka bat editatu du eta “Pasado, presente y futuro” erakusketa honetako artelan guztiak ageri dira.

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaSestao Berri
    Sestao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana