"Bizitza Kementsuak"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 5(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • "Bizitza Kementsuak"

UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Bilboko Udalaren laguntzarekin aurkezten duen argazki eta narrazio proiektu honen helburua da adin, jatorri eta etnia desberdinetako Mauritaniako haurren errealitateak hurbiltzea, erretratu fotografiko eta bizitza-istorioen bidez. 16 argazkik osatzen dute doako erakusketa hau eta ikusgai egongo da urtarrilaren 15era arte, Bilboko Zabalgune eraikinean. Erakusketan protagonistek naturaltasunez azaltzen dizkigute bizitzako hainbat esperientzia. Hala nola, indarkeriaz, zailtasunaz, justiziarako nahiaz eta itxaropenaz hitz egiten digute.

Azaldutako arazoak UNICEFek Mauritanian dituen erronka eta lehentasun nagusiak dira, herrialdeko haurren bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko. Mauritania sahero-sahariar herrialde bat da, non biztanleriaren erdia baino gehiago 18 urte beherakoa den.

 

ARAIA TAMAYO ALVAREZ

Araia Tamayo Álvarez (Bilbo, 1984) komunikazioan aditua da, eta hamar urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du ikus-entzunezko edukien sorkuntzan. Hainbat agentzia eta erakundetarako bere jarduera profesionala, Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko unibertsitate-irakaskuntzarekin konbinatu du.

2017an UNICEFekin hasi zen lanean Nouakchotten bulegoan, Mauritanian. Bertan, nazioarteko erakundeetako komunikazio humanitarioan eta garapenerako lankidetzan jardun zuen. Besteak beste, proiektuak eta sentsibilizazio-kanpainak dokumentatzeko multimedia-edukiak sortzen ditu. Horretarako, azken hiru urteetan, Mauritania osoan zehar bidaiatu du, Maliko mugan dauden M'Berra errefuxiatu guneetara, Senegal, Niger edota Nigeriako mugara.

 

UNICEFi buruz

UNICEFek munduko haur behartsuenengana iristeko leku zailenetarikoetan egiten du lan. 190 herrialde eta lurraldetan, haurrentzako lan egiten dugu, alde guztietan, egunero, guztiontzako mundu hobea eraikitzeko.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 5(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • LekuaEnsanche Eraikina
    Zabalgune Plaza, 11
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana