Melingo y su orquesta típica de tango

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urtarrilak 5
  • Melingo y su orquesta típica de tango

Ahots garrantzitsu bat gaur egungo tangoan, Melingo kantaria, orkestra tipiko batekin batera, hots, 1940ko hamarkadan Buenos Aires dantzan jarri zuten orkestra haiek bezalakoa (pianoa, kontrabaxua, lau bandoneon eta lau biolin), Juan Pablo Gallardo piano-jotzaile bikainak zuzenduta, Gallardo maisuaren beraren konposizioak eta Melingoren kantak biltzen dituen kontzertu batean.

Rockeko kantari ohiak, tangora aldatuz geroztik, Buenos Airesko lur behereetako poeten ironian aurkitu du osagai ezin hobea kanta alaiak bizitza-puska pozoituz kutsatzeko; esate baterako, Luis Alpostarenean. "Nire egitekoa, artista gisa, gizarteak ahaztu dituen pertsonak poesian eta musikan ezartzea da", gogoratzen digu Melingok.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana