"¡Ave, Osos!"

Zarautz 2021(e)ko Urtarrilak 8
  • "¡Ave, Osos!"

Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, bi gay 40ak pasata. Leihotik ustekabeko bisita dator, Mesias berriaren etorrera iragartzen dien usoa, eta haren gurasoak izateko aukeratuak direnak, Ahalguztidunaren saiakera bat da gutxiengoetara hurbiltzeko.

Jainkozko xedearen saihestezinaren aurrean bere posiziak ezberdinak dira, bata profeziak deszifratzen saiatzen da irtenide baten bila, besteak aitatasuna hartzen du, eta sabel faltsu batekin, haurdunaldia bere sintoma guztiekin bizitzea erabakitzen du. Ez daude bakarrik, haien auzokiea, laguna eta kontseilaria, izango da mundu errealarekin duten lotura. 

Vatikanora azalpen eske deitu ondoren elizako ordezkari bat dator, egoera kontrolatzea arren eta ezinezkoa dena egingo duena. 

Asmo, mirari eta sintoma faltsuen artean, pertsonaiek gizarte eredu berri bati, familia kontzeptuari eta sakrifizioaren ideiari buruz eztabaidatzen dute. Hori guztia umorez bilduta, maitasuna eta familia bizitzeko  beste modu batzuk jorratzeko, topikoetatik haratago.

  • Egilea: Raúl Camino
  • Zuzendaritza: Rolando San Martín
  • Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez Collado, Javier Liñera

Informazio gehiago, hemen.

 

 

zarautz.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana