Euskadiko Filmategia: "Zinema eta Zientzia 2021"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko urtarrilaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Euskadiko Filmategia: "Zinema eta Zientzia 2021"

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren laugarren edizioa antolatu dute, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian.

2021. urteko lehen hiruhilekoan ikusi ahal izango dira programaren hamar filmak eta emanaldiak Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan egingo dituzte.

Ziklo honen bereizgarri den bezala, proiekzio bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak egongo dira. Gainera, zenbait titulu Donibane Lohizuneko Le Select zineman ere ikusgai izango dira.

Osasun-arrazoiengatik ezarritako murrizketak direla-eta, emanaldi guztiak 18.00etan hasiko dira, Emakumea ilargian filmekoa izan ezik (17.00).

Pedro Miguel Etxenike fisikariak emango dio hasiera zikloari, urtarrilaren 8an Donostian eta 9an Bilbon, Srinivasa Ramanujan matematikari indiarra ardatz duen The Man Who Knew Infinity filmaren emanaldiarekin. Ospe handiko beste zientzialarien artean, Alan Turing polifazetikoa (The Imitation Game / Imitazio jokoa) eta zikloaren aurtengo kartelaren protagonista ere baden Madame Curie aitzindaria agertuko dira filmetan.

Pedro Miguel Etxenikez gain, honako zientzialariek hartuko dute parte aurkezpen eta solasaldietan: Aitzol García Etxarri (fisikaria), Ane Sarasola (fisikaria), Fernando Cossío (kimikaria), Idoia Mujika (kimikaria), Ignacio Arganda-Carreras (informatikaria), Itziar Pérez Irazusta (medikua), Javier Aizpurua (fisikaria), Juan Ignacio Pérez Iglesias (biologoa), Juan José García Cadenas (fisikaria), Maia García Vergniory (fisikaria), María Muñoz Caffarel (biokimikaria), Olatz Arbelaitz Gallego (informatikaria) eta Xurxo Mariño (neurofisiologoa).

Bestalde, Filmategiak zikloko hiru titulu ere programatu ditu -Contagion, The Imitation Game eta Radioactive- Donibane Lohizuneko Le Select zineman. Gainera, ikasleei zuzendutako saioak antolatu dira Donostian (otsailak 9 eta martxoak 9) eta Bilbon (otsailak 16 eta martxoak 16).

Leibnizek (1646-1716) zioen konturatu gabe zenbatzen ari denean giza adimenak sentitzen duen plazerra dela musika. Interesgarria zatekeen zinemari buruz zer iritzi zuen jakitea, esperientzia era berean atsegingarria izango zitzaiola eta zientziarekin lotura politen bat zirriborratuko zuela susmatu baidezakegu.

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), orain ere Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin, lau urte daramatzate 'Zinema eta Zientzia' zikloarekin kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Hainbat zientzia-eremurekin estimulatzaileak diren loturak bilatzeko, aurtengo hautaketak modu eklektikoan konbinatzen ditu filmak, eta, ziklo honen bereizgarri denez, emanaldi bakoitzarekin batera, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak izango ditugu proiekzioetan. Haiek dira hain zuzen ere hiru filmetako protagonistak: Ramanujan matematikari indiarra, El hombre que conocía el infinito filmean; Turing polifazetikoa, Imitazio jokoa filmean; eta Marie Curie aitzindaria, Madame Curie filmean, aurtengo kartelaren protagonista. Ideia honen zerumugak zabalak diren froga, ezinbesteko klasiko batzuen hautaketa da: Johnnyk bere fusila hartu zuen, El milagro de Ana Sullivan, Los dientes del diablo, Gritos y susurros edo Emakumea ilargian. Azken hau, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz aurreko edizioan bertan behera utzi ondoren programatu da berriro ere.  Pandemiaren gaia ez dugu jorratu gabe utzi eta aurten bi film eskainiko dira hausnarketarako lagunduko dutenak, bai zientzia fikzioaren esparruan La amenaza de Andromeda filmarekin zein ezaguna egingo zaigun egoera deskribatzen duen film batekin, Contagio.

2020 urteak pentsarazi digu aurreko edizioek oinarri oso sendoak zituztela, baina, bereziki, 2021ekoa inoiz baino beharrezkoagoa dela. Gure uste bikoitza berresten dugu: kultura zientifiko handiagoa izateak gizarte gisa hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen digu eta, André Malrauxek irakatsi zigun bezala, kultura zinematografiko handiagoa izateak nobleziaren eta munduaren edertasunaren oinordeko bihurtzen gaitu.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • LekuaDonostian, Bilbon eta Donibane Lohizune
    Donostia-San Sebastián
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana