39. XABIER LIZARDI SARIA (lanak aurkezteko epea: urtarrilaren 29ra arte)

Zarautz 2021(e)ko urtarrilaren 11(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
  • 39. XABIER LIZARDI SARIA (lanak aurkezteko epea: urtarrilaren 29ra arte)

39. XABIER LIZARDI SARIA

1.- SARIA

Zarauzko Udalak, Xabier Lizardi Saria antolatzen du, euskarazko haur literatura sustatzeko. Beraz,  2020. urteko Xabier Lizardi Sariaren edizioa HAUR literatura saria izango da, eta 18 urtetik gorako idazleei zuzenduko zaie.

2.- BALDINTZAK

Sariketa honetan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte:

  1. Haurrentzako ipuina edo eleberria izatea, 7-12 urte arteko irakurleentzat.
  2. Jatorriz euskaraz idatziak izatea.
  1. Lanen luzera: 22.000 – 34.000 karaktere bitartekoa izango da.
  1. Lanak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.
  2. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
  3. Lana aurkeztu ondoren, parte-hartzaileak ezingo dio lehiaketari uko egin.

3.- AURKEZPENA

Lanak aurkeztean honako baldintzak beteko dira:

Ordenagailuz idatziak, letra-mota: Times New Roman, Arial edo antzeko bat, lerro artean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan.

Posta bidez:

  1. Lan bakoitzaren ale bat bidali orriak zenbakituta.
  2. Lanak izengoitiz sinatuko dira. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa.
  3. Ziurtatutako gutunean bidaliko dira.
  4. Xabier Lizardi Literatur Sarirako dela adieraziko da.
  5. Bidali:

Zarauzko Udala – Kultura Departamentua

Sanz-Enea Kultur Etxea

Nafarroa kalea 22.   20800 Zarautz

Posta elektronikoz:

  1. Mezu elektroniko bat bidaliko da kultura@zarautz.eus helbidera, era honetan:
  1. Bi pdf artxibo bidaliko dira:

1.- Ipuina: lanaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia.

Adibidez: Udaberria (Pirata bihurria).pdf

2.- Izenemate orria osatuta eta sinatuta (pdf dokumentuaren izena: egilearen izengoitia)

Adibidez: Pirata bihurria.pdf

4.- LANAK AURKEZTEKO EPEA

2021eko urtarrilaren 29an

5.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia honela osatuko da: literaturan eta ilustrazioan adituak (3) eta Idoia Garzes (2018ko lehiaketako irabazlea).

Zarauzko Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkaria ere izendatuko du. Udal ordezkari hori izango da epaimahaiburua eta bera arduratuko da gaiak bideratzeaz; lan-teknikoari dagokionez, berriz, epaimahaikide adituek izango dute erabakitzeko ahalmena.

6.- EPAIA

Saria bakarra izango da, 4.000 eurokoa. Epaia 2021ko apirilean emango da jakitera. Sariaren diru kopuru honek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango du.

Lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7.- SARI BANAKETA ETA LAN SARITUAREN ARGITALPENA

Ipuin saritua argitaraziko du Zarauzko Udalak, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez ederturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.  Argitalpena sari banaketa egunean aurkeztuko da.

8.- SARITU GABEKO LANAK

Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu lanak, eta epaia ezagutzera eman ostean saritu gabeko idazlanak deuseztatu egingo dira.

9.- LEGE BARRUTIA

Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren idazleek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

 

zarautz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana