Dock of the Bay 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 7(e)tik 2021(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • Dock of the Bay 2021

Dock of the Bay Donostiako Zinema dokumental musikalaren Jaialdiak jarduera 2021eko ekainera arte atzeratzea erabaki du, COVID 19 birusak sortutako pandemia egoera dela eta. Jaialdiko data berriak 2021eko ekainaren 7tik 12ra izango dira.

Daten atzerapen honekin, jaialdiaren eredua, ohiko atalak eta aretoko proiekzioak mantendu nahi dira, beraz, aldaketa hau egitea egoki eta beharrezkotzat jotzen da. Antolakuntzak jaialdiarekin duen konpromezuari eusten dio, baita hiriak horrenbeste maite duen lehiaketari eusteak dakartzan ahalegin guztiei ere, eta asko eskertzen du marka kolaboratzaileen eta erakundeen etengabeko laguntza.

Antolakuntzak, aldaketek eragindako eragozpenak sentitzen ditu. Jaialdia berme guztiekin ospatu ahal izateko eta zinema leku segurua izan dadin protokolo guztiak ziurtatu nahi ditu.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana