Hitz-erdiko Kontaketak 2021

Basauri 2021(e)ko urtarrilaren 14(e)tik 2021(e)ko martxoaren 14(e)ra
  • Hitz-erdiko Kontaketak 2021

Urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean jasoko dituzte ZirtZarten «Hitz-Erdiko Kontaketak» euskarazko ipuin laburren lehiaketaren 2021eko ediziorako lanak.

  • «Zoragarria, besterik ez…» izango da abiapuntua. Esaldi horretatik hasita, gehienez ere ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute parte-hartzaileek.
  • Lau sari egongo dira: «Lehen sailkatua», «Bigarren sailkatua», «Hirugarren sailkatua» eta «Elkar» saria.

Lehiaketa ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Kultur Basaurirekin lankidetzan, eta Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.

Parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizun» bat idatzi beharko dute, gehienez ere ehun hitzez osatua. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute (aurtengoan «Zoragarria, besterik ez…»), eta hortik abiatu beharko dira lanak. Parte-hartzaile bakoitzak hautatuko du bere kontakizunaren gaia. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitako «mikrokontakizunak». Nahi adina kontakizun aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 2021eko urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.

Lau sari egongo dira: «Lehen sailkatua» (200 €-ko bonua jasoko du), «Bigarren sailkatua» (125 €-ko bonua), «Hirugarren sailkatua» (75 €-ko bonua) eta «Elkar» saria (150 €-ko bonua). Azken horretan 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira aintzat hartuko. Sarituriko lau «mikrokontakizunak» Geuria aldizkarian argitaratuko dira (Hego Uribeko Herri Komunikabidea da Geuria).

Laugarren edizioa dugu aurtengoa, eta orain arte antolakuntzak denera 226 proposamen jaso ditu -89 lehen edizioan, 83 bigarrenean eta 54 hirugarrenean-. Iazko formatuari helduta, laugarren edizio honek ere deialdi bakarra du (urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean). Azken deialdian Nagore Atorrasagasti Magaña leioarra izan zen irabazlea, eta Martina Villate Martinez gazte bilbotarrak bereganatu zuen «Elkar» saria.

  • Basauriko Udala - ZirtZart Gazte Bulegoa
  • Telf: 944 666 430
  • Posta elektronikoa: zirtzart@basauri.eus

Leihaketaren oinarriak hemen deskargatu ahal dira.

Datuak eta kontakizuna (gehienez ere 100 hitz) ZirtZart-eko webgunean.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana